'Plenipausia… hasi da jolgorioa!' hitzaldia izanen dute ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 9a, 14:00

Azaroaren 11n, ostegunean 19:00etan Leitzako udaletxeko Batzar aretoan izanen da hitzaldia. Menopausian bizi diren gora-beheren inguruan arituko da Maite Aranburu eskualdeko emagina. Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuak eta udalak antolatu dute hitzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun