Batzarra 19:30ean izanen da.
Bestalde, EH Bilduk deituta, Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte lelopean azaroaren 20an Bilbon eginen den manifestazio nazionalerako autobusa antolatu dute Leitzatik. Azaroaren 18ra arteko epea izanen da izena emateko eta Torrean, Astizen edo Maimurren egin daiteke. Bi aukera izanen dira, 11:00etan abiatuta, egun-pasa egiteko, eta 15:00etan abiatuta, zuzenean manifestaziora joateko. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute, ikasleek eta langabeek bost euro eta 15 urtez beherakoek dohainik izanen dute.