Interesatuek euskara zerbitzuan eman behar dute izena, 948 51 08 14 telefonora deituta edo laga@iparmank.eus helbidera idatzita.
18 urtetik gorakoek parte har dezakete eta guztira lau talde ariko dira, horietako bakoitza hiru lagunez osatua. Izena ematen duten taldeak lau baino gehiago baldin badira, antolatzaileek zozketa eginen dute eta lehiaketan inoiz parte hartu ez dutenek izanen dute lehentasuna.
Leitzako lehiaketa erraldoiaren laugarren edizioa izanen da aurtengoa eta abenduaren 17an, ostirala, eginen dute, 19:00etan Herri Aretoan. Parte hartzen dutenen artean sari ederrak banatuko dituzte: otorduak, kultur ekintzetarako sarrerak, herriko produktuak... Horrez gain, talde irabazleak 450 euroko txekea hartuko du.