'Jolasa-jostailuak eta haurrak' tailerra eginen dute azaroaren 16an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 8a, 18:00

Plisti Plastaren eskutik, 0-3 urte bitarteko haur eta guraso edo zaintzaileentzat bideratua dago tailerra

Azaroaren 16an Leitzako Itzaire Haur Eskolan elkartuko dira 16:15etik 18:45era jolas eta jostailuen inguruko tailerra egiteko, Plisti plasta mikrokooperatibarekin. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Adin txikikoen tratu onen sareak antolatu dute tailerra Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. 0-3 urte bitarteko haurrei eta guraso zein zaintzaileei bideratuta dago, doakoa da eta haurtzaindegi zerbitzua izanen du.

Informazio gehiago lortzeko edo parte hartzeko, Gizarte Zerbitzuak 948 510 840 telefono zenbakia jarri du eskuragarri. Azaroaren 11a izanen da izena emateko azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun