Umore Ona elkartearen atalen eguna ospatuko dute larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 3a, 13:00

Umore Ona dantza taldeko kideak dantzan atalen egunean

Pilota partidak izanen dira goizean, eta Umore Ona dantza taldearen emanaldia eta pintxoak arratsaldean. 

Ohi baino ekintza gutxiagorekin, baina, Umore Ona elkartearen atalen eguna ospatuko dute larunbatean Goizuetan. 11:00etan emanen diote hasiera egunari. Frontoian Umore Ona pilota eskolako kideen arteko partidak izanen dira. 

Bazkalostean izanen du segida egunak. 17:30etan herriko plazan emanaldi berezia eskainiko dute Umore Ona dantza taldeko kideek abesbatzaren laguntzarekin. Koronabirusak eragindako etenaldiaren ondotik, lehen dantza emanaldia du taldeak. Dantza emanaldiaren ondotik, pintxoak eskainiko dizkiete herritarrei Xalto eskolako aterpean. 

Urtero ospatzen du Umore Ona elkarteak atalen eguna. Iaz, koronabirusak eragindako osasun larrialdiagatik bertan behera utzi zuten elkartearen jardun osoa, eta baita atalen eguna bera ere. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun