Trump bera saiatu zen, emaitzarik gabe, SARS-CoV-2a laborategietan sortua zela frogatzen; baita klima larrialdia ukatzen ere. Deus frogatu beharrik gabe, Mikel Altzuartek botatzen dituen horrelakoei eta beste antzeko eldarnioei lehen orrialdean titularra eta barrengo bi orrialde eskaintzea, berriz, ez dut uste oso lagungarria denik jendartearen jakintza maila eta, ondorioz, bizimodua hobetzen laguntzeko; ukitzen diren gaiak, beharbada, mundu mailan bizi ditugun larrienak baitira. Zorionez, gutxi batzuen sukar-ametsak baino ez dira, eta ez lirateke, zilegi den ekarpen bat bezala, bi orrialde osorekin zabaldu beharko; esandakoek ez baitute inolako informazio zentzuzko edo koherenterik eskaintzen. Gainera, oso mingarriak iruditzen zaizkit, besteak beste, osasun langileentzat, ikerlarientzat edo gaitzak larriki joak izan direnentzat.
Joxe Fermin Lizarraga Lazkano