Asteartean zendu zen Josu Apezetxea xare jokalari ezaguna gaixotasun baten ondorioz. Espainiako selekzioarekin nazioarteko pilotaria izan zen Mexikoko 2014ko Munduko Txapelketan, eta Iruñean 2012an egindako trinketeko Munduko Kopan parte hartu zuen. Zilarrezko domina eskuratu zuen Iruñean.
Nazioarteko lehiaketez gaindi, behin baino gehiagotan irabazi zituen Nafarroako txapelketak. Azkenekoz 2020an Gorka Continekin batera.
Gaur arratsaldean eginen dute bere omenezko meza 18:30ean Goizuetako elizan.