Atzo, asteazkenean, 16:00etan plazan elkartu ziren eta saskiak eskuetan 45 lagunetik gorako kuadrilla mendira abiatu zen; umeak eta beraien gurasoak. Gaztainak bila mendi buelta polita egin zuten Azpikotxeko gaztainaditik hasi eta ermitako bideraino. Bukaera gozoa izan zuten, guraso elkarteak antolatutako arratsaldeko ederra elkarrekin janez. Atzo bildutako gaztainak jateko aitzakian laster egingo dute berriz ere hitzordua.