«2018an 35 orduko mozketa, 2019an beste mozketa handi bat, 2021eko apirilean gaizki antolatutako moldaketengatik beste mozketa bat, atzo [urriaren 24a] gauean berriz... Aski da!», adierazi du Zabaletak sare sozialetan. Gaineratu duenez, Nafarroako EH Bilduren parlamentuko taldeak «kexa aurkeztu du Nafarroako Gobernuan, azalpenak eska ditzan». Alkatearen ustez, «oligopolio erraldoi honekiko dugun menpekotasuna apurtu, eta energia burujabetza lortzeko helburua gero eta beharrezkoagoa dugu».