A-15 autobidea asteazken eta ostegun gauean itxiko dute Donostiako noranzkoan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 26a, 11:00
Belabietako tunelean mantentze-anak egiteko bi gauez itxiko dute autobidea Andoaingo noranzkoan.

Gipuzkoako zatian A-15 autobideak Donostiako noranzkoan dituen bi erreiak itxiko dituzte asteazken eta ostegun gauean, Belabietako tunelean egin beharreko mantentze-lanak direla eta. Zehazki, asteazkeneko 23:00etatik osteguneko 05:00 arte eta osteguneko 23:00etatik ostiraleko 05:00etara itxiko dituzte. Ibilgailuek Berastegiko aterabidea hartu beharko dute, Leitzatik hurbil.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun