Leitzan bi motorzale salatu dituzte euren motoekin pistatik kanpo ibiltzeagatik

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 25a, 14:45

Foruzaingoak jakitera eman duenez, bi motorzaleren kontrako salaketa jarri dute asteburuan karnetarik, ITVrik, asegurorik eta matrikularik gabe ibiltzeagatik. Ageri denez, maiz mendizaleen aldetik kexak eta abisuak hartu ditu Foruzaingoak eta aldi honetan zainketa operatibo bat jarria zuten martxan. Jakina den bezala, legez debekatua dago ibilgailu motordunekin mendian barrena ibiltzea, bideetatik kanpo edo bi metro baino gutxiagoko zabalera duten bidexka, suebaki edo egurra ateratzeko bideetan barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun