Elikadurari eta nekazaritzako ekoizpenari buruzko jardunaldia eginen dute Leitzan urriaren 28an

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 21a, 18:00

Gotzone Sestorain Leitzako nekazaria eta Etxalde baserritar mugimenduko kidea. Argazkia: Mikel Olabide Zuza.

Etxalde baserritar mugimenduak eta Leitzako udalak antolatu dute Elikadura sistema eta nekazal ekoizpen iraunkor baterako bidea izeneko jardunaldia. 

Leitzako Herri Aretoan  hainbat alor jorratuko dituzte. Hauxe da programa:

  • 10:45 Testuinguru orokorra: nazioartea, Euskal Herria, COVID-19a, elikadura sistema, nekazaritza... Mikel Hiribarrenen eskutik.
  • 10:05 Europako Batzordearen proposamena. Baserritik mahaira estrategia eta NPB-PAC Europa eta Euskal Herrian. Mikel Garciarekin. 
  • 11:25 Baserriratze prozesuak lehentasunezko helburua elikadura politika publikoen ardatz egituratzaile gisa. Amets Ladislaoren eskutik. 
  • 11:45 Publikoaren hitzartzea. 
  • 12:30 Mahai-ingurua. Gotzone Sestorain moderatzaile dela, lau hitzartze izanen dira: 
    • 2030 urtera begira ekoizpen ekologikora lurren %25a, plagizida eta antibiotikoen erabilera %50 murriztu eta ongarri kimikoak %20 gutxiago. Miriam Otxotorena.
    • Abeltzantza eta ekoizpen eraldaketak, Europako herrialdeetako tendentziak, merkaturatzea eta kontsumoa. Alberto Llona.
    • Jatorrizko izendurak, kalitate politikak, lehentasunezko merkaturatze estrategiak... ardogintzaren ibilbidetik. Esti Besa.
    • Borroka eta aldarrikapena ezinbesteko osagaiak oinarrizko baliabideak bermatzeko, herritarrekin konplizitateak eraikitzearen garrantzia. Panpi Sant Mari.
  •  13:50 Eztabaida irekia publikoa eta mahaikideen artean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun