Pozik gelditu dira emaitzarekin: «23.000 euro inguru bildu ditugula konturatu gara. Ez da kopuru makala!», adierazi dute. Eta eskerrak eman nahi izan dizkiete «proiektu honi babesa eman dieten norbanako, entitate eta eragile guztiei».
Hurrengo pausoa «bildutako dirua zertan inbertitu ongi pentsatzea» izanen dela aurreratu du LHLko lantaldeak, eta bide hori ez dute bakarrik egin nahi: «LHLkook geure ideiak mahai gainean jarri ditugu, eta beste hainbat eragileri beren ekarpenak eta iradokizunak egiteko aukera luzatu diegu: gizarte zerbitzuari, jubilatu elkarteari, Okille tailerrari, udalari, herriko ikastetxeei, Kemen pertsona ezinduen kirol klubari eta hainbat norbanakori, tartean, Udaneren ama Josuneri eta Luis Mari Lezeari».
Urriaren 17an, esaterako, Kemen taldeko bi kideren bista izan zuten, «haien begiradarekin herriaren irisgarritasuna hobetzeko proposamenak jasotzeko» eta adierazi dutenez, «ekarpen bikainak egin zizkiguten».