Iruñeko El Colegio de Médicos jatetxeko Alex Mugika sukaldari leitzarrak lehen postua, Urrezko Kaxuela, lortu du Iruñeko Kaxuela eta Ardoaren XX. Astean. Aurten, ‘garbantzuekin egindako txerri-hanka erregosia’ izeneko kaxula aurkeztu du eta garaile atera da 30 jatetxeren artean. 2013, 2014 eta 2017an ere sari nagusia eskuratua zuen Mugikak.
Kaxuela honen sekretua «denbora» dela adierazi du Mugika, «ttur-ttur sutan egina da, zapore guztiak hartzeko». Dena den, zortzi finalistetako edozein izan zitekeela iirabazle onartu zuen eta sukaldean bere eskuineko eskua den eta Fanny Olivari eskaini zion garaipena, «gaur ez du sari banaketan egoterik izan, baina berea da kaxuela honen arrakastaren %90aren arduradun», aipatu zuen sukaldari leitzarrak. Kaxuela zeliakoentzat ere egokia dela ere azpimarratu zuen eta horregatik aipamen berezia ere izan zuen lehiaketan. «Gure amonen sukaldaritza» berreskuratzen saiatzen dela adierazi du Mugikak.
Bigarren saria Larragako Casa Perikok eskuratu zuen eta hirugarrena Iruñeko Ulzama ostatua. Ardo zerbitzurik onenaren eta Nafarroako produktu ekologikoekin egindako kaxuela onenaren sariak Iruñeko Akari Gastrotekak eskuratu zituen eta bertako produktuekin egindako kaxuelarik onena Iruñeko Lajuana Mendebaldea jatetxeak aurkeztutakoa izan zen.