Aranoko medikuaren kontsultategia berritu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 16a, 11:00

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak emandako dirulaguntzarekin lurra aldatu, sarrera konpondu eta ateak berritu dituzte.

Itxura berria hartu du Aranoko medikuaren kontsultategiak. Bi astez itxita egon zen, eta tarte horretan herritarrek Goizuetara joan behar izan zuten. Baina urriaren 6an berriz zabaldu zituzten zaharberritutako kontsultategiko ateak eta Goizuetako medikua herrira etortzen hasia da berriz ere, ohi bezala, asteazkenetan.

Joxan Ruiz Aranoko alkatearen arabera, «zaharkitua zegoen eta irristakorra zen lurra aldatu dute, arranpa egokituz sarrera konpondu dute eta ateak berritu dituzte». Nafarroako Gobernuak emandako 12.358,79 euroko dirulaguntzarekin egin dituzte lan hauek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun