Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute gaur arratsaldean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 14a, 09:30
Lopeneko biribilgunean eginen dute hitzordua, gaur 19:30ean.

Herenegun bikotekideak 37 urteko emakumea erail zuen Gasteizen, haien semeak bertan zirela, eta ondotik bere buruaz beste egin zuen gizonak. Hilketa matxista hori salatzeko eta «aski da» esateko Leitzako Lopeneko biribilgunean biltzeko deia egin du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak.

«2021ean indarkeria matxistak Euskal Herrian bost emakume erail dituela» salatu du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak, eta mezu argia luzatu du: «eraso sexistarik ez» eta «autodefentsa feminista».

Gaur, ostegunean, 19:30ean Lopeneko biribilgunean bilduko dira Gasteizen gertatutakoa salatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun