Bi zauritu eraman dituzte ospitalera Areson bi autok aurrez aurre talka egin ondotik

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 11a, 20:00

Arratsaldeko biak aldera bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin dute eta, zituzten kolpe eta zauriengatik, 70 urteko gizon bat eta 26 urteko beste bat ospitalera eraman dituzte. Foruzaingoak jakitera eman duenez, adinez nagusiena bizi-euskarri aurreratuko anbulantzian eraman dute. Istripua artatzera Cordovillako suhiltzaileak, Leitzako osasun langileak, anbulantziak eta Foruzaingoa joan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun