'Gurasoak eta seme-alabak pantaila aurrean' hitzaldia izanen da Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 12a, 17:00

Miren Ros hezitzaileak saio interesgarria emanen du urriaren 25ean gurasoentzako.

3-14 urte bitarteko haurrak dituztenentzako hitzaldia izanen da Goizuetan urriaren 25ean teknologiaren erabilerari buruz. Udaletxeko Ganbaran eginen dute saioa 17:00etatik 19:00etara Miren Ros hezitzailearen eskutik. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Izan Bhutan ekimenak, Adin Ttikikoen Tratu Onen Sareak eta Goizuetako Udalak antolatu dute hitzaldia. Haurrentzako zaintza zerbitzua izanen da gurasoak saioan dauden bitartean.

Izena emateko epea urriaren 20an, asteazkena, bukatuko da. Horretarako, deitu Gizarte Zerbitzura 948 510 840 telefono zenbakira edo idatzi g.elkartea@hotmail.com helbidera. Haurrak zaintzeko zerbitzua erabili behar baldin bada, izena ematerako orduan haurraren izen-abizenak eta adina eta kontakturako gurasoren baten telefono eta posta elektronikoa utzi beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun