Mugikorrarekin argazkiak ateratzeko ikastaroa eginen dute Areson

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 12a, 18:00

Urriaren 21ean Udaletxeko erabilera anitzeko gelan izanen da.

Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak, Aresoko Udalaren laguntzarekin, 'Argazkilaritza mugikorrean, Instagram baino gehiago' ikastaroa antolatu dute hurrengo asterako. Urriaren 21ean udaletxean izanen da tailerra, 17:30etik 19:30era. Mugikorraren kameraren ezaugarriak erakutsi eta erabiltzen irakatsiko du Oier Fuentesek.

Ikastaroaren izen-ematea zabalik da, parte hartzeko egin klik hemen. Informazio gehiagorako, idatzi info@sareaneuskaraz.eus helbidera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun