Landa eremuko emakumeen topaketa eginen dute urriaren 16an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 9a, 14:00

Izena emateko azken eguna urriaren 13a, asteazkena, izanen da.

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen da hurrengo larunbatean, urriaren 16an, eta emakume baserritarren topaketa antolatu dute Leitzan aurten ere, adin eta sektore guztietako emakumeei zuzendua. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Habelartek antolatu dute jardunaldia, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Eguna hasteko, 10:00etan Basakabin elkartuko dira. Bertan, saio praktikoa izanen dute Gotzone Sestorainen eskutik, eta 'Aldaketa sozio-ekonomikoak gure paisaian eta bizitzan utzi duten aztarna' izanen dute mintzagai, betiere tokiko emakume baserritarren errealitatetik begiratuta. Ondotik, bazkaria eginen dute, bakoitzak bere etxetik ekarria, eta eguna borobiltzeko arratsaldean auzolana izanen da. Bazkaltzeko tokia eta auzolana eguraldiaren arabera erabakiko dute, beraz, euritsu badago, botak eta aterkia eraman beharko dira.

Izen-ematea zabalik dago urriaren 13ra arte. Parte hartu nahi dutenek 674 08 69 26 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp bidez idatzi dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun