Goizuetako udal taldean zinegotzi aldaketa izanen da hurrengo Batzar Orokorrean. Orain arte zinegotzi izan den Igaratza Apezetxeak kargua utziko du arrazoi pertsonalengatik, eta duela bi urteko udal hauteskundeetara EH Bilduk aurkeztu zuen hautesleen zerrendan hurrengoa zen Igor Elizegik hartuko du bere zinegotzi postua.
Goizuetako udalak eskerrak eman dizkio Igaratza Apezetxeari orain artean egindako lanagatik.