Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako lehen bi finalistak Ibai Soroa eta Suharri Rodriguez izanen direla jakin zen urriaren 3an Deustun jokatutako lehen kanporaketaren ondotik. Urriaren 10ean, igandean 12:00etan Leitzako Amazabal pilotalekuan jokatuko den saioan erabakiko dira beste bi finalistak. Jokin Urretabizkaia ‘Basozabal’ (Donostia), Hodei Ezpeleta (Eibar), Goizeder Belza (Etxarri Aranatz) eta Oier Kañamares (Arostegi) ariko dira, sei enborrekin lanean. Bi lehenbizikoek urriaren 17an Lizarran jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.
Emakumeen erakustaldia
Gizasemeen Txapeldunen ligako kanporaketaz gain, emakumeek binaka aizkora erakustaldia eskainiko dute Leitzan igande eguerdian. Nerea Sorondo beratarra eta Laiene Pikabea, Maika Ariztegi iturendarraren eta Uxue Ansorregiren kontra ariko dira. 36 ontzako zortzi enbor moztu beharko dituzte, txanda librean.