Motorzale bat hil da A-15 autobidean, Areso parean, bidetik atera eta pareta baten kontra talka egin ondotik

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 7a, 18:30

Gertaera 17:00ak aldera gertatu da. Ageri denez, bi moto Iruñeko noranzkoan zihoazen A-15 autobidean eta horietako bat bidetik atera eta pareta baten kontra jo du eta bertan hil da 46 urteko gizonezkoa, Iruñekoa. Anbulantziak, osagile taldea, foruzainak eta helikoptero bat bertaratu dira, baina ezin izan dute deus egin motor-gidariaren alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun