6.710 euro bilduko ditu Aresoko udalak uso paraden enkantetik

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 1a, 10:00
Ehiza postua, Aresoko Urteaga inguruan.

Urtero bezala, iraileko azken bi larunbatetan Aresoko Urteaga inguruko uso paraden banaketa gauzatu zen. Behin betiko errematearen ondotik, 6.710 euro bilduko ditu Aresoko udalak, iaz baino 264 euro gehiago. Halere, 27 postuetatik hamabi esleitu gabe gelditu dira.

Lehenagotik ez bezala, 2021ean 23., 24., eta 25. postuak enkantera atera ziren. Lehenago zuzenean herriko Usoa Ehiza Elkarteari esleintzen zitzaizkion. Joan den denboraldianm, COVID-19 birusak eragindako pandemia egoera zela medio, mugak itxi ziren eta Nafarroatik kanpo bizi zirela frogatzen zutenei zati bat itzuli zitzaien. 19 postutik 16ri itzuli zitzaien, ordaindutakoaren bi heren hain zuzen ere.

Peña, Perratokieta, Goiegi, Uniate, Museo eta Gañarbeko ehiza-parada guztiak Usoa Ehiztarien Elkarteari esleitu zaizkio zuzenean.

 

ARESOKO URTEAGAKO EHIZA-POSTUEN BIGARREN ENKANTEA 2021
Postuak Tasazioa Errematea
1. postua 300,00 660,00
2. postua 600,00 600,00
3. postua 600,00 1.330,00
4. postua 600,00 1.630,00
5. postua 300,00 610,00
6. postua 180,00 0,00
7. postua 180,00 0,00
8. postua 180,00 0,00
9. postua 180,00 180,00
10. postua 180,00 240,00
11. postua 180,00 180,00
12. postua 180,00 200,00
13. postua 180,00 180,00
14. postua 180,00 180,00
15. postua 180,00 180,00
16. postua 180,00 0,00
17. postua 180,00 180,00
18. postua 180,00 0,00
19. postua 180,00 0,00
20. postua 180,00 0,00
21. postua 300,00 0,00
22. postua 300,00 0,00
23. postua 180,00 0,00
24. postua 180,00 0,00
25. postua 180,00 0,00
26. postua 180,00 180,00
27. postua 180,00  180,00 
  6.600,00 6.710,00

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun