Leitzako eskolako estalpea ezingo da aurten egin

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 30a, 12:37

Aterpea egiteko deialdian enpresa bakarra aurkeztu zen eta obrak hastear zirela, atzera egin du.

Nafarroako Gobernuak egindako esleipen prozesuan aurkeztutako enpresak atzera egin du, beraz, aurten ezingo da estalpea egin, eta udalak jakinarazi duenez, proiektua bera ere kolokan gelditu da. Datorren urtean estalpea egin dadin «gogor» lan eginen dutela adierazi dute, «behar-beharrezkoa» baita herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun