La piedra, una historia de amor. Harria Maitasun istorioa herri kirolak, poesia eta hausnarketa nahasten dituen Iñaki Perurenaren proposamen eszenikoa da, eta hori izanen da, hain zuzen ere, Nafarroako zentro bat duten Espainiako hirietan eginen den biraren erakargarritasun nagusia.
2021eko irailetik 2022ko martxora arte, Iñaki Perurenak zeharkatuko ditu zentro nafar bat duten estatuko hiriak: Madril, Burgos, Zaragoza, Bilbo, Bartzelona, Santander, Valentzia, Logroño, Barakaldo, Gasteiz eta Valladolid. Zentro hauek, Nafarroaren berezko balioak eta elementuak barreiatzen dituztenak, Nafarroan herri kirolek dituzten sustraiak irudikatzera datorren ikuskizunerako egoitzak izanen dira.
Madrilgo aurkezpena
Iñaki Perurena leitzarrak, inoizko harri-jasotzaile hoberena kontsideratzen denak, irailaren 23an, joan den ostegunean Madrilen egin zen ekitaldira joan zirenen aurrean ikusarazi zuen bere bertsio polifazetikoena, kirolean ez ezik, interpretazioan, poesian eta bertsotan ere aritu baitzen.
Ekitaldira bertaratu dira Sergio Perez García Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia, Inmaculada Alegria Lizanzu Madrilen dagoen Nafarroako Kultur Elkarteko lehendakaria, bertako Marta Fernandez lehendakariordea eta Ana Notivoli Nafar Etxeen Espainiako Federazio Nazionaleko lehendakaria, hala nola Clara Redondo bertako lehendakariordea.
Bere mintzaldian, Sergio Perezek goraipatu egin du Iñaki Perurenaren presentzia, munduko harri-jasotzaile hoberenarena, «herri-kiroletako erreferentzia eta gure lurraldeko enbaxadore izateagatik».