Mendialdeko Mankomunitatean artilea biltzeko azken aukera

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 21a, 19:00

Irailaren 28an eta 30ean bilduko dute artilea Leitzako garbigunean

Oraindik eskualdean artilea era egokian kudeatzeko beharra dagoela ikusita, azken bilketa kanpaina eginen du Mendialdea Mankomunitateak iraila amaieran. Areso, Arano, Leitza, Goizueta, Lekunberri eta Larraungo abeltzainek Leitzako garbigunean uzten ahalko dute artilea bi egunetan; irailaren 28an, asteartea, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30era eta irailaren 30ean, osteguna, 15:30etik 19:00etara.

Artilea Ecofert enpresak kudeatuko du konposta egiteko eta artzainek ordaindu beharrekoa zerbitzuaren kostua izanen da, jarritako artile kopuruaren arabera. Zakuetan eraman beharko da artilea, ez obretako saka handietan, eta aldez aurretik pisatuta eraman beharko dute artzainek, pisua adierazten duen txartelarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun