Goizuetako udal ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 21a, 10:00

Aurtengo berritasunak Entrenamendu funtzionala, Body Combat eta adinekoentzako jarduera fisikoak izanen dira

Ikasturte berriarekin batera udal ikastaroak hasiko dituzte Goizuetan, aurten jarduera berriekin. Guztira bost ikastaro eskainiko dituzte urritik maiatzera;

  • Pilates: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara, dantzen lokalean. 195
  • Jumpfit: astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, dantzen lokalean. 236
  • Entrenamendu funtzionala+Body Combat: astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara, dantzen lokalean. 195
  • Adinekoentzat jarduera fisikoak: astelehen eta ostiraletan, 09:30etik 10:30era, dantzen lokalean. 177
  • Eskulanak: ostiraletan, 16:00etatik 19:00etara, Iriartenean (Tifanitxo). 265

Taldeak 8 lagun izan beharko dituzte gutxienez eta 12 gehienez, eta ordenaren arabera esleituko dira izen-emateak, herrian erroldatuek lehentasuna izanda. Ariketa fisikoek 59 saio izanen dituzte eta eskulanek 30 klase. Izena emateko azken eguna irailaren 28a izanen da, eta udaletxean edo 948 51 40 06 telefono zenbakira deituz egin daiteke. Bi zatitan ordainduko dira ikastaroak, lehenbizikoa urrian eta bigarrena urtarrilean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun