Talo Eguna ospatuko dute Leitzan igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 17a, 13:00

Artisau azokaz gain, haurrentzako talo tailerra eta helduentzako talo lehiaketa eginen dituzte.

Egun osoko ospakizuna izanen dute irailaren 19an herriko plazan. 10:00etan herriko eta kanpoko 20 bat artisaurekin azoka zabalduko dute. Denetarik izanen da ikusgai eta erosgai: bitxiak, egurrarekin egindako eskulanak, jatekoak, jantziak… Saralegi taloen eskutik taloak dastatzeko aukera ere izanen dute. 11:30ean talo tailerra eginen dute umeentzat eta 12:00-12:30 aldera talo lehiaketa hasiko da. Nahi duenak parte hartzen ahalko du eta goizean bertan eman beharko da izena. Parte hartzen dutenen artean onenak aukeratuko ditu epaimahaiak eta sari banaketa 13:30ean eginen dute.

Arratsaldean 14:00etan izanen du segida goizeko hitzorduak eta 20:00ak arte berriz ere taloak eta artisauen lanak ikusteko aukera izanen da. Eguna bukatu aurretik, DJ Porruk ikuskizuna emanen du 17:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun