Leitzaldeko eta Urumealdeko jubilotekak martxan dira

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 14a, 14:00
Asteartero hiru orduz elkartzen dira Goizuetako jubilatuak.

Udako oporretan utzi zituzten jubiloteka saioak berriz hasi dituzte Aranon, Areson, Goizuetan eta Leitzan.

Ainhoa Ansa aranoarrak gidatuak, jubiloteka saioak hasi dituzte berriz ere Leitzaldean irailean. Astelehenetan Leitzan izanen da jubiloteka eta sei lagunek eman dute izena oraingoz. Joan den urtean etxez etxe eman zuen zerbitzua Ansak eta aurten «martxa hartu ahala erabiltzaileekin erabakiko dugu aurrez aurrekora animatuko diren edo ez».

Asteartetan goizuetarrak elkartuko dira; bost lagun apuntatu dira aurten eta 10:00etatik 13:00etara jubilatuen elkartean bilduko dira tarte atsegina pasatzeko. Aresoko jubilatuak asteazkenero elkartzen dira udaletxeko goiko gelan, ordu berean, eta hiru lagunek eman dute izena. Ostegunak aranoarrentzat dira, 10:00etatik 13:00etara ere, Maisuenean elkartuko dira denetariko lantxoak egiteko. Aurreko ikasturtean baino bi lagunek gehiagok eman dute izena aurten, sei jubilatu izanen dira guztira.

Leitzan etxez etxe eman zuten jubiloteka zerbitzua joan den urtean.

Denetariko lantxoak eta denbora-pasak egiten dituzte Aresoko jubilotekan.

Sei lagun elkartzen dira Aranon ostegunero.

Argazkiak: Ainhoa Ansa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun