Ur txirrista eginen dute larunbat honetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 9a, 16:15

Leitzako Udalak, Leitzako Aurrera Kirol Elkarteak, Leitzako Kultur Taldeak eta Erleta eskolako eta Amazabal institutuko guraso elkarteek antolatuta, ur txirrista izanen da larunbatean, irailaren 11n, Leitzan.

Joandegiko aldapan egina dute hitzordua eta 13:00etatik 19:00etara ibiltzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun