Leitzako kiroldegian izena emateko epea irailaren 13an, 14an eta 15ean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 8a, 19:00

2021/2022 ikasturtean Anikote kiroldegian haur, gazte eta helduentzako ikastaroetan izena emateko epeak hurrengo astean izanen dira

Ikasturte berriarekin batera kiroldegiko jardueren denboraldi berria dator. Hiru egun izanen dira aurten izena emateko; irailaren 13an kiroldegiko bazkideentzako, 14an bazkide ez direnak baina aurreko ikasturteko azken txandan parte hartu zutenentzako eta 15ean gainontzekoentzako.

Izen-emate fitxak kiroldegian eta web orrian daude eskuragarri eta betetzean bakoitzari dagokion egunean aurkeztu beharko dira, kiroldegiko harreran edo email bidez kirolak@leitza.eus helbidera bidaliz. Egin klik hemen izen-emate fitxa lortzeko eta haur, gazte eta helduen egutegiak eta prezioak ikusteko. Informazio gehiagorako 948 51 07 19 telefono zenbakia dago eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun