Leitzako Erleta eskolako komunak berritu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 8a, 18:00

Eskolako beheko komunak berritu eta behar bereziak dituztenentzako egokitu ditu udalak. Ikusi hemen lehengo eta oraingo argazkiak.

Pixkanaka, herriko hezkuntza azpiegiturak berritzen eta inklusio mailan hobetzen ari da Leitzako Udala, eta ia osotasunean herriko ofiziale eta enpresekin gauzatu dituzte komunetako lanak. 77.498,81 euroko kostua izan du osotara, Nafarroako Gobernuak % 40a ordainduko du eta Leitzako Udalak gainerakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun