Nahi baino beranduago, baina azkenean irailean hasiko dituzte eskola eremuko estalpea eraikitzeko lanak. Hala baieztatu digu Mikel Zabaleta alkateak: «Nafarroako Gobernuko prozedura luzatu» izana izan da atzerapenaren arrazoia, eta irailean hasita «urte bukaerarako prest izatea espero» dutela gaineratu du. Apezetxea Anaiak izan da deialdira aurkeztu den enpresa bakarra eta hala, okerrik ez bada, bera izanen da estalpea eginen duena.