Aurrerako dantzarien saioa eta Incansables txarangaren emanaldia izanen dituzte asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 2a, 13:00

Aurrera dantza taldeak emanaldia eskainiko du larunbat arratsaldean.

Gainera, stock azoka ere antolatu du Kaxkabeltza elkarteak larunbaterako.

Asteburu mugitua izanen dute Leitzan. Larunbatean, irailaren 4an, Kaxkabeltza elkarteak antolatuta, stock azoka izanen da 10:00etatik 20:00etara plazan. Ez da eguneko hitzordu bakarra izanen, Aurrerako dantzariek ikuskizuna emanen baitute 19:30ean. Eguraldiak laguntzen badu plazan bilduko dira eta txarra baldin bada Herri Aretoan. Igandean, berriz, Incansables txarangaren doinuez gozatzeko aukera izanen da, 12:00etan plazan. Eguraldi txarra baldin bada Herri Aretoan ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun