Bi kontzeptu hauek errazago desberdintzeko eta aurrera begira uraren horniduran egongo diren aldaketak aurreikusiz, Udalak erabaki du aurten etxeko eta saneamenduko tasa bi txandatan kobratzea herritarrei.
Uraren hornidura udalaren eskumena da, eta aurten dagoeneko kobratu dute, uztailean. Etxeko tasa 5 euro igo dutela gogorarazi dute, ondorioz, urtean 55 euro kobratuko dituzte. Uraren saneamendua, bestalde, NILSA enpresa publikoak kudeatzen du, nahiz eta udalak bitartekari lanak egin herritarrei kobratzeko. Orain arte bezala, iraila-urria aldera kobratuko dute, 110 euro inguruko kopurua.
Beraz, herritarrek orain arteko kopuru berdintsua ordainduko dute osotara, baina tasa batean kobratu beharrean, bi txandatan.