Irailaren 1etik aurrera goizez eta arratsaldez irekiko dute Leitzako kiroldegia

Ttipi-Ttapa 2021eko abuztuaren 31

Igande eta jaiegunetan goizez soilik irekiko dute.

Irailarekin batera, Anikote kiroldegiaren ordutegia egokituko dutela jakinarazi du Leitzako Udalak. Asteazkenetik, hilaren 1etik, aurrera goizez eta arratsaldez irekiko dute.

Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:30era egonen da zabalik; larunbatetan 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun