Masters Caixabank pilota txapelketako lehen faseko azken jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Abuztuaren 29an, igandean 17:00etan Leitzako Amazabal pilotalekuan hasiko den jaialdian, Altuna III.a eta Aranguren, Jaka eta Tolosaren kontra ariko dira. Jaialdiko lehen partidan, Oinatz Bengoetxea leitzarra eta Iker Salaberria goizuetarra aurrez aurre ikusteko aukera izanen dute Leitzan. Erasun eta Ladis Galarza izanen dituzte lagun atzeko kuadroetan.