San Agustin Eguna ez dela ospatuko jakinarazi dute Artikutzatik

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 27a, 19:00

Egun berezia izaten da abuztuaren 28koa eskualdeko herritar aunitzentzat, motxilak hartuta Artikutzara joateko hitzordua izaten da eta. Musika, pilota partidak, herri kirolak... ikuskizun eta giro polita sortzen da. Aurten, ordea, ez da halakorik izanen. Osasun egoeraren ondorioz, San Agustin Eguna bertan behera uztea erabaki baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun