Zakurrek lotuta ibili behar dutela oroitarazi du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 26a, 20:00

Zakur kakak bildu behar direla ere oroitarazi dute. Argazkia: ataria.eus.

Zakurren kakak bildu behar direla eta poltsarik behar izatekotan udalean eska daitekeela ere adierazi dute.

Goizuetako Udalak herrian zakurrek lotuta edota beraien jabeekin ibili behar dutela jakinarazi du bando bidez. Horrekin batera, herriko kaleak garbi mantentzeko «zikinkeriak jasotzeko» eskatu eta kakak biltzeko poltsak udaletxean jaso ditzaketela  oroitarazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun