Jon Rekondo eta Eneko Saralegi Nafarroako txapeldun izan dira binakako aizkora txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 25a, 10:00

Jon Rekondo eta Eneko Saralegi txapeldun suertatu dira, Nafarroako binakako aizkora txapelketan.

Josetxo Urrutia leitzarrak berriz ere Nafarroako harri-jasotze txapelketa irabazi du

Nafarroako binakako aizkora txapelketa eta Nafarroako harri-jasotze txapelketa jokatu zituzten abuztuaren 21ean Lekunberrin eta bietan Leitzara joan ziren txapelak.

Nafarroako binakako aizkora txapelketan Jon Rekondo eta Eneko Saralegi nagusitu ziren. Sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako mozteko 26 minutu behar izan zituzten. Iker Vicente eta Iban Resano bigarren izan ziren eta minutu eta erdi gehiago behar izan zuten. Julen Kañamares eta Zigako Joxean Etxeberria hirugarren izan ziren. Lan erdiak bitarte bigarren izan ziren, baina gero beheiti etorri ziren eta 28 minutu baino gehiago behar izan zituzten lanak burutzeko.

Iker Vicente, Iban Resano, Jon Rekondo, Eneko Saralegi, Julen Kañamares eta Joxean Etxeberria, lanak burututa.

Nafarroako harri-jasotze txapelketan berriz ere txapeldun izan zen Josetxo Urrutia leitzarra, Albaro Zugarrondoren aurretik. Bima minutuko txandak egin zituzten 135 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin.Harri borobilera 100 kiloko aldearekin (altxaldi bat) besterik ez zen ailegatu Urrutia, baina azken horretan 14 jasoaldi eman zituen leitzarrak eta 11 Zugarrondok. Hortaz, azkenean 400 kiloko aldearekin nagusi izan zen Urrutia.

Josetxo Urrutia 100 kiloko bolarekin lanean, beste saio batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun