Aurrera Kirol Elkarteko pilota eskolako haurrak aritu ziren lehenbiziko. Lau partida egin zituzten zortzi bikoteek, ederki aritu ziren eta jendetza bildu zuten plazan.
- 1. partidua: A. Alkorta eta A. Olaizola 15 - 18 Eñ. Bidart eta J. Vicente
- 2. partidua: A. Zabaleta eta O. Alkorta 18 - 9 O. Zabaleta eta A. Iturriño
- 3. partidua: A. Ugartemendia eta A. Zubillaga 18 - 10 H. Sagastibeltza eta G. Zabaleta
- 4. partidua: X. Telletxea eta E. Mateorena 22 - 17 E. Bidart eta J. Sagastibeltza
Haien ondotik, 3. eta 4. posturako partida jokatu zuten, oso lehiatua izan zena nahiz eta markagailuak ez erakutsi; Iñaki Alduntzin eta Unai Olanok 22-8 irabazi zuten Ander Alduntzin eta Antton Abruzaren aurka.
Finala «oso gogorra» izan zen, 1. tantoak 10 minutu iraun zituen. Hala ere, Imanol Urkiola eta Xabier Jaunarena nekatzen joan ziren eta Hegoi Txoperenak eta Mikel Zabaletak lortu zuten garaipena 14-22 markagailuarekin. Sari banaketarekin bukatu zuten jardunaldi ederra, herritar asko bildu zituena eta Leitza giro polita paratu zuena.