Tio Teronen Semeak Leitzan izanen dira larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 25a, 09:00

Abuztuaren 28an 19:00etan Tio Teronen Semeak dantza taldearen ikuskizuna izanen da Leitzan. FreshCool ikuskizuna aurkeztuko dute dantzariek, eguraldi ona ari badu plazan eta euria eginez gero frontoian.

Sinopsia

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.

FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun