Orain duela 40 urte lapurtu zutenetik kanpairik gabe zegoen Aranoko San Roke ermitan kanpaia jarri dute herritarrek. Donostiako komentu batetik ekarri dute, Gipuzkoako hiriburuan bizi diren Joxe Manuel Altzuri eta Joxemari Zabala aranoarren bitartez. Haiek eta herritarrek ermita zaintzen egindako lana nabarmendu zuen Ramon Huizi Aranoko bertsolariak abuztuaren 16an egindako mezan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.