Nafarroako Gobernuak anbulantzia berria utzi die Goizuetako suhiltzaileei

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 19a, 18:00

Aranoko eta Goizuetako larrialdi kasuak artatzeko anbulantzia berria dute Goizuetako suhiltzaile boluntarioen parkean. Goizuetako Udalak jakinarazi duenez, aurrekoari erabiltzeko epea bukatu zitzaionez, Nabaskozetik ekarri dute berria eta 2026ko abuztura arte herrian izanen da.

Nabaskozeko suhiltzaileen parketik ekarri dute eta bost urte eta 54.000 kilometro dituen Mercedes etxeko ibilgailua da. Nabaskozen, berriz, berria izanen dute. Aipatu behar da anbulantziek matrikulatuak diren egunetik hasita hamar urteko iraupena dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun