Gaineratu dutenez, motordun ibilgailuak honako kasu hauetan bakarrik sar daitezke:
- 06:00etatik 11:00etara bitarte zamalanak egiteko.
- Kalean bertan bizi direnen baimendutako beharrak.
- Larrialdiak.
Bide batez, Peritza pareko piboteak beti jarrita egotea «guztion ardura» dela jakinarazi dute: «ezin dira inolaz ere kendu kale horretan aparkatu edo trago bat hartzeko aitzakiaz. Oso arriskutsua izan daiteke».