Aranoko Udalak eta Ttipi-Ttapa Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 21a, 10:00
Joxan Ruiz Miner, Aranoko alkatea. Argazkia: Oier Ruiz

Lankidetza hitzarmenari esker, Aranoko Udalak 638,55 euroko dirulaguntza emanen dio 2021ean Fundazioari hala nahi duten Aranoko etxe guztietara Ttipi-Ttapa aldizkaria bidaltzeko eta, hartara, euskararen erabilera indartu eta sustatu bidenabar, herriko eta eskualdeko albisteak, tokiko gizarte bizitza eta kultura adierazpenak eta Aranoko Udalaren ustez herritarrentzat interesgarriak diren edukiak gizarteratu eta hedatzeko.

Udalak urtero diruz lagundu du Ttipi-Ttapa

Aurretik ere, Aranoko Udalak urtero dirulaguntza eman dio Ttipi-Ttapa Fundazioari hala nahi duten Aranoko etxe guztietara Ttipi-Ttapa aldizkaria bidaltzeko. Gaur egun, Aranoko 44 etxetara eramaten da hamabostero Ttipi-Ttapa eta zeregin horretan Udalak 638,55 euroko laguntza emanen dio Fundazioari. Hemendik aurrera, alabaina, legeak behartzen dituen eskakizunekin betetzeko, aspalditik datorren elkarlanari lege-forma ematea hobetsi da eta Lankidetza Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Fundazioak lehen aldiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun