Hodei Lujanbio goizuetarrak irabazi du 2021eko Navartrail txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 17a, 14:00

Navartrail kopako bost lasterketetan lortutako emaitzek emandako puntuengatik Hodei Lujanbio goizuetarrak irabai du lehiaketa. Antzinen jokatutako Betagarri Trailen laugarren postua eskuratu zuen, bigarren egin zuen Leringo lasterketan eta Andosilla, Zarrakaztelu eta Falzeseko lasterketak irabazi zituen.

Lortutako emaitza bikainek eman diote Nafarroako Kopako garaipena goizuetarrari. Denboraldi bukaeran eginen den Atletismoaren Galan jasoko du garaikurra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun