Atzo istripua izan zuen Leitzako motorzalea helikopteroan eraman zuten eta ZIUan dago ospitaleratua

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 15a, 06:30

Foruzaingoak jakitera eman duenez, atzo arratsaldeko biak aldera Lekunberritik Leitzara doan NA-1700 errepidean, Uitziko dermioan, mototik erorita istripua izan zuen 55 urteko leitzar batek. Beste gidari batek aurkitu zuen motorzalea lurrean politraumatizatua eta konorterik gabe. Suhiltzaileek artatu zuten istripua eta zauritua helikopteroan eraman zuten Lekunberrira eta handik anbulantzian Iruñeko Ospitalera. Zauri larriak zituenez, ZIUan ospitaleratua gelditu zen.

Ezbeharra gertatu zen lekura Leitzako mediku-taldea eta helikoptero bat joan ziren. Helikoptero horrek, motorzaleak konortea berreskuratu ondotik, Lekunberriko heliazaleraraino eraman zuen. Han, anbulantzia medikalizatu baten zain zegoen, eta zauritutako gizona Nafarroako Ospitalera eraman eta ZIUn sartu zuten. Foruzaingoak bere gain hartu zituen istripuaren nondik-norakoak argitzeko eginbideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun