Aranok hartuko du Plazaz Plazako finalerdietako bat

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 13a, 17:00
Agirre eta Aldaik, Aldaregia eta Ruiz de Larramendi izanen dituzte aurrez aurre Aranon.

Abuztuaren 15ean Plazaz Plaza txapelketako finalerdia jokatuko da Aranon. Partida eguerdiko 12:00etan izanen da plazako frontoian. Iera Agirre eta Gentzane Aldaik, Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendi izanen dituzte aurrez aurre, irabazten duenak finalerako txartela lortuko du.

Koronabirusagatik Plazaz Plaza txapelketak datekin gora beherak izan dituen arren, azken txanpara iritsi da. Egutegia moldatu eta asteburuan ginen dituzte finalerdiak. Aranoko herritarrei partidua ikustera joateko gonbita luzatu nahi diete antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun